Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Poésie insoumise

Ttotte Etxebeste

Itsasotik sortu ginen

Publié le 4 Février 2017 par Ttotte Etxebeste

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Itsasotik sortu ginen, ura hastapenetik bizi hats,

Itsaso deiadarrak larrua onduz gizona handitzen.

Ni ur gazira noa dena hantzi arte, uran ito naitezen

Arrantzale galduen itsas barrutira hitzak isilduz

Bizi ispilua puskatuz, iragan arrastak urratuz.

 

Hirien azantza hutsek, dauzkate haurren dantzak irentsi

Dena desegin, gutun ta argazki erre, maletak hustu

Isiltasunez jabetu, goiz batez hitz gabe itsasoa hartu

Haurrek jakin dezatela banoala nonbait hau utzirik

Hagunak, korailak, kolorezko malkoak beste beharrik

 

Behin betiko kaiako zilbor-hesteak moztu, lurra ahanztu

Nortasuna erraustu gabe, eromena aurkitu aitzin.

Egutegiak lau haizetara bidali, ez dezatan noiz den jakin

Larrua larruntx izan dadin atera naiten izaltsutik,

Ta olatuek aska nezatela zauri illunetatik.

 

Jorratu ditut gezurrezko egia guztiak mila aldiz

Norgehiagoka horretan askotan ni galtzaile izan naiz

Itsas-mareek, ihes eremanen daukate zuen zepoetatik

Uholde batean ontziratua itsas haizeek pusaturik

Ahantzitako mendeetako mariñeleen gisa ausarturik.

 

Ipar izarra galdu duen gizona naiz itsas horretan.

Itsaso deiadarrak diot gizona handitzen duela

Mugagabetasun horretan ezer gira, aske senti girela

Nahiko litaike ahanzteko, oinarritara joateko

Hiri galduetan haurren irri dantzak berriz entzuteko.

 

Itsasotik sortu ginen, ura hastapenetik bizi hats

Urperatu haur galdua bizia hasi zen iturrira

Ezkutatu erantzunak jorratu, ur-zorrotik berriz atera

Itsas haizeak goiztiria dakar ta pizkundea sartzen

Itsaso deiadarrak larrua onduz gizona handitzen.