Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Poésie insoumise

Ttotte Etxebeste

OTSAILEKO GAUA

Publié le 14 Septembre 2016 par Ttotte Etxebeste

 

Otsail neguko gau batean

segalari hotza gurutzatu nuen

Hor zegoen neri so,

ni lurrean heriotza

ta biziaren bide erdian

Zenbat denbora egon ginen hor,

bat besteari begira, ez dakit

Zein zegoen hotzena,

asfaltoa

edo segalariaren beso luzatua?

Biziak irabazi omen zuen borroka hura,

ni gizakien artean atxikiz

Baina bizirik gelditu ote naiz,

nere gorputz zauritu hil honekin

Nun ostia ihes egin dute nere zangoek ?

 nere lehengo bizitzak ?

Nola erran bizirik naiz!

Egunero zauriek

gau ilun hura nakarte gogora

Egun sentiarekin iduzkia ikusten dut,

euriaren tintak senditzen ditut

Biziaren besoetan nun baita berotzen naiz,

gozatu ere egia erran

Urteak jin, urteak joan,

bere sasoinek berenak ekartzen didate

Otsaila datorrenean aldiz,

mamu guziak esnatzen dira nere baitan

Nere isiltasunean

borroka ezin amaitu bat

daramat urte luze hauetan

Hau bizitu ez duenak ulertu ezin du,

ezin baita hitzekin partekatu

Alde batetik biziaren garrasia,

aitzina joan beharra guzien gainetik

Bestetik galdera hotzak,

zauriaren ostiko fantomatikoen minak

Zertarako balio ote dute,

xutik atxikitzen ez duten zangoek ?

Burumuinak, zainek, odol beltzak,

erraten didate hor daudela

Goizero esnatzean ikusten ditut

hor alferrikan, debaldetan

Jakinez altxatzekotan

burdinezko karro horretan

eseri behar dutala

Alta, lagun, egon hadi lasai

ez duk hor malkorik isurtzeko arrazoinik

Hau nere bizia duk,

ez hirea,

nere borrokaren ondorioa, asumitua

Bidea berriz egitekotan

berdina egingo nikek

dudarik gabe,

Jakizak hilko nauk goiz edo gau batez

jakinez herri honeri eskani zakotena.