Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Poésie insoumise

Ttotte Etxebeste

ASKATASUNA

Publié le 14 Septembre 2016 par Ttotte Etxebeste

 

Askatasuna, askatasuna, zu zara haizea

Gu haur galduak, zure ondotik gabiltza

Askatasun eskegileak lur honetan ote gara ?

Ukitu, senditu, zutan behin betiko ito nahian

Nola bizi behin ere ez bagara mozkortu zure ametsan

Askatasuna, askatasuna zure ahotsa entzun nahian

Haizearen gisa, ufatzen diguzu indarrez hotz beroa

Denok daukagu zerbait erraiteko zutaz ezer jakin gabe alta

Askatasuna, ukitu nahi eta ezin, zure xeka erre gara

Gure arteko ainitz zure pindarra senditu nahian hil dira

Askatasuna hegal gabeko xoria zira, arbol batetik eroria

Ezer ez duen batek ifernu suetan zaitu omen ikusia

Bista kendu dioten batek dio illunpean ikusi zaituela

Askatasuna, askotan galdera daukat, ilusio bat ote zara ?

Atzo, gaur bezala bihar ere nahi dut bizi zure bila.