Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
Histoires courtes

Histoires courtes

Bidaia poetikoa

MADDI

Ttotte Etxebeste —
MADDI

Hitz hauek idazten dizkizut amestuz irakurriko dituzula. Zauden lekuan segur naiz iduzki baten azpian zaudela beltzatzen, lehen bezala.

Gure bideak Angelun gurutzatu ziren lehen aldikotz, zure etxera agertu nitzenean babes bila. Gogoratzen zira, zure apartamendu ttiki hartan zenbat denbora pasa ditugun, Euskal herriaz eta beste hainbeste gaietaz hitz eta hitz egiten. Zurekin ezagutu nituen Thiefaine eta Zapparen musikak ! Gogoratzen ote zira, nola babestu zinuen apartamenduko balkoina udako gauetan orduak eta orduak pasatzeko, irri ederren artean, momentu batendako klandestinitatearen pisua ahantziz!

Zure aterbea eskaintzea ez zen aski zuretako, argiki erran zinautan borrokan zuzenean parte hartu nahi zinuela eta horrela egin zinuen, zeren beti lortzen zinuen erabaki zinuena.

Urteak joan, urteak jin, zure hutsa senditzen dut beti; alta hor zira nere baitan bizirik, nere zati bat bazina bezala.

Muxuak

Partager cet article

Repost 0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article