Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Poésie insoumise

Ttotte Etxebeste

Musika nota bat

Publié le 7 Mars 2017 par Ttotte Etxebeste

 

 

 

 

 

 

 

 

Bizia musika nota bat

Nonbaiteko napar jota

galdutako lagun baten gaita

Berriz entzungo dugu noizbat

 

Entzun agota zaharra kantatzen

Arrantzaleen emazte kaskarrota

Buruan saskia hartu eta bidea jota

Bere bizia bertsuz egunero arintzen

 

Berdin da zurea, bi edo lau eskutan jotzea

Erromantikoa edota egun beltzen nigarra

Arimaren malko edo itxaropen melodia

Biziaren momentuko kolore, eta aire da

 

Gau erdian idazten den isiltasun himnoa

konzertu bakartiarra ezin baita ahantzi

barrutik, sustraietatik, ezerretik da jauzi

Atzo eta bihar poesiaren musika da asmoa

 

Lau teilatu, gitarraren deia ilargia piztuz

Bihotza artista, gorputza desira eske

Maitasun giltza nota batean bahituko luke

Melodia, kantu guziak dira hortik abiatzen

 

Musika heriotza berak ereman ezingo du

Bizian besterik ez da bera bezala irauten

Dena da hemen desegiten hauts bihurtzen

Musika denboratik kanpo da, ezin da ahuldu

 

Ohainen dantzak lurra eta ura ezkontzen

Dubussyren sinfonia eta haizea pianista

Lurra eta ura et ni musikari ilusionista

Beti armonia ildo galduetan xekatzen

 

Bizia egun batez izango ote da akordio

Goizeko ihintzarekin txoriaren xistu

Arlo berriaren mezulari, bai amestu

Dena izango litaike orduan amodio