Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Poésie insoumise

Ttotte Etxebeste

Dantza ezazu ahal baduzu

Publié le 30 Novembre 2016 par Ttotte Etxebeste

Ekaitzak jotzen duelarik zure gorputza euriz jantziz

Mila urteko zuhaitzak bere adarretan zaitu katez josi        

Zure malko eta karrasi oinazeak nehork ez ditu entzuten       

Gaueko ortzantzak beldurtzen zaitu zure ohe barneraino       

 

Haizeak hostoak sakabanatzen dituen bezala, zu ere egin zaitu

Erauntsizko itsasoak, urperatzen ari den itsasontzia zira           

Iduzkiak inoiz idortu ezingo ditu zure barneko zauri beltzak

Zure begi huts, gorputz pisu horretan biziak ez du etorkizunik

 

Zure erantsiak dituzu desegin ezinezko debaldetako oroitzapenak

Hutsetik hutsera doa zure eguneroko kalbario bakartiar hori        

Ateka txar horretan sartua, larreen artean estekatua ezin atera            

Laino beltzen kantu illun hori bakarrik entzungarri zure buruan

 

Ez daukazu gehiago galderik, infernua badenik, barnean zaude                

Bizia garesti dela heriotza onartzeko, zuk heriotz hori itxaroten                

Ustelkeriaren gustu mikatz hori daukazu ezin kendua zure ahotik              

Zure barneko garrasi isilek zaituzte segundo bakotxan suntsitzen

 

Maitasuna dela munduaren gidari betitik sinetsi duzu azkarki

Maitasun horrek zartarazi zaitu bihotz gorputza, lurpean utziz

Zertarako balio dute maitasun poesiek, ez daukazu ezer egitekorik

Atzo biok erre duzuen maitasun sua hil da eta zu berarekin zoaz