Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
Histoires courtes

Histoires courtes

Bidaia poetikoa

Zoriontasuna

Ttotte Etxebeste —

Zoriontasuna ebasten da, hartu egiten da.

Zoriontasuna, hamar minutuko unea

Arrosa gainean dauden ihintz ttintta

Lehen iduzki dirdirak desegina.

Zoriontasuna bertsu bat da

Zoriontasuna, fereka bat bezain iheskorra

Miseriaren erdian loratzen den lilia.

Larrazkeneko hego haizearen berotasuna

Zoriontasuna, bizia bezain dudazkoa

Menditik itsasoan galtzen den ibaia

Zoriontasuna, zu ta ni mundu hontan galdua

Zoriontasuna, emaztetasunaren berotasuna

Neguko illunpean lapurtutako muxua

Zure ezpain gorriak neretan pausatua

Zure gorputza nere gorputzari eskainia

Zoriontasuna, maitasun ondoko zigarreta

Zoriontasuna, maitaleen isiltasuna

Maitasunaren ondotik urtzen den elurra

Gau bateko ametsa goizarekin desagertua.

Zoriontasunak oraindik zure itxura, zure izena

Partager cet article

Repost 0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article