Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Poésie insoumise

Ttotte Etxebeste

Emaztetasuna

Publié le 10 Février 2017 par Ttotte Etxebeste

 

 

 

 

Bere begietan gaztetasuna

Baita urteen zimurrak

Mendeak gainditu ditu

Ta bizirik iraun du

Gezurrek ez dute suntsitu

Edozoin izanik sorterria

Esklabo edo aske da

Zer da idatzia

Edozoin gizartean

Edo klase sozialetan

Kontsomailtzailea da

Edo gozamen da

Herriaren arabera

Kulturen arabera

Lore hauskor galdua

Edo zuhatz sendoa

 

Bainan denen gainetik

Ta hori lehenlehenik

Betiko emazte da

Lur guzien ahizpa

Biziaren iturria

Bera gabe ezin bizia

Ikus emazte begirada

Itsas haizeetan

Izar, iduzkietan

Entzun emazte bihotza

Haurraren malkoetan

Euri ttanttetan

Uki emazte dirdira

Apirilako arrosetan

Udako ximistetan

Azken elurretan

Irakur emazte gogoa

Gaueko illuntasunetan

Bere isiltasunetan

Bere irrietan

Eguneroko arnasetan

Egunez-egun begira

Bere emazte indarra

Emaztetasuna.