Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Poésie insoumise

Ttotte Etxebeste

Nire bakardadea eta biok

Publié le 11 Juillet 2017 par Ttotte Etxebeste

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Nire bakardadea eta biok

Ez gara elkar uzten

Bat-besteari lotua

Larru berdinean josia.

Hirietako kaleek

Ez gaituzte ikusten

Ez gara gehiago hor.

Urrats galduen bideetan

Gabiltza gu biok.

Bere pisuak dit

Gorputza makurtzen ?

Edo ni naiz ari erortzen ?

Laino beltzek

Gaituzte laztatzen

Gau beltzetan.

Amildegi baten hutsera

Botako nuke nere burua

Ikusteko zinez

Zein eraisten den lehenik

Nire bakardadea edo ni ?

Anartean bera eta biok

Tarbena ketsu batean

Alkoolaren zorabioan

Galduko gira.