Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
Histoires courtes

Histoires courtes

Bidaia poetikoa

Iduzkia hil da

Ttotte Etxebeste —

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Piztu zinuen iduzkia

Gaur hiltzen ari da.

Bere pindarrek

Ez dute gehiago erretzen

Argi xoragarri hura

Desegin da.

Laino beltzak agertu zaizkit,

zure begietan.

Ez dut gehiago ikusten

zure dirdira.

Zure bihotz itsasbazterra

hustu du korrika

Ekaitza gaizto horrek.

Iduzkia gaur hiltzen ari da.

Etorkizunak ihes egin du

nere irribarretik.

Nere eskuek

Zureak xekatzen dituzte debaldetan.

Haize hotzak hotzikara sartu daut

Haize hotza ote da ?

Edo zure hutsa ?

Udaberriko txoriak isildu dira

Zu isildu zarenean

Neguko izotzak dena ingurutu du

Malkoek iduzkia gaur hil dute.

Suak ez du gehiago berotzen

Tristurak ez baitu berotasunik.

Gaur arratsean nigarrez nago

Piztu zinuen iduzkia hil duzulako

Dena beltz eta hotz delako.

Banoa  ezer gabe nere bizitik

Hemen ez dago iduzkirik.

Partager cet article

Repost 0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article