Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
Histoires courtes

Histoires courtes

Bidaia poetikoa

Partager cet article

Repost 0

Gona arinak

Ttotte Etxebeste —

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Udako iduzkiak

kolorez bete ditu

Bizi, arimak.

Ostatu terrazak

galkatu dira.

Aire epela

Fereka dabil

Gure larru azala.

Kaleetan emazteek

Beren gona arinak

Haizeak dantzan

Ezartzen ditu.

Mutilen begiek

Zorabilatuz.

Nesken gona arinek

Mundua itzulika

Betidanik darabilate.

Udarekin gona arinen

Soka dantza dugu.

 

Eta zu…

zure gona arinarekin

Belarrean luzatzen

Zarenean gorputza

Iduzkiari eskainia.

Nere bihotza

Sukarrez ezartzen duzu.

Nere eskuak

zure gonaren azpian

zure irriñoarekin

bidaiatzen

gomitatzen dizkidazunean

Udako zure gona arinarekin.

Partager cet article

Repost 0

Commenter cet article