Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
Histoires courtes

Histoires courtes

Bidaia poetikoa

Partager cet article

Repost 0

Ez etorri

Ttotte Etxebeste —

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ez etorri nere bila

Ez nauzue aurkituko

Beste iduzki baten pean nago.

Ez nere ondotik segitu

Zuengandik jadanik,

aspaldetik urrun ihes egin dut.

Ez zerumuga arakatu

Ez dizue ezer onik errango

Eta ez dauka nere berririk.

Ez xekatu iraganeko selauruan

Sunsikorrra naiz, iragan gabe.

Ez zelatatu zuen ispiluetan

Isladek erreko zaituzte.

Ez atera zuen ganitak

Zuhaitz zaharraren

Oskola baino gogorrago naiz.

Ez saiatu ulertzen ezin duzue

Ez dugu bizi liburu berdina.

Ez zilotik atera hilotz gorputzak

Beren ezurrak xurituak dira

Mende ilun luzeetatik.

Ez galdegin eskumarreri

Zer dioten nitaz

Kolpe txarrek desegin dituzte.

Ez imajinatu lo gabeko ipuinak

Ez naiz haurren ipuin amesgarria.

Ez idatzi nere arimaz

Hitzak desagertuko dira

Lanbroaren izotzan.

Partager cet article

Repost 0

Commenter cet article