Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
Histoires courtes

Histoires courtes

Bidaia poetikoa

Partager cet article

Repost 0

Pelikula beltz bat,

Ttotte Etxebeste —

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Pelikula beltz bat,

kondatuko dizut…

Kaleak hustu dira

Iluntasun hotzak

dena jantzi du.

Ez dago arrabots bat

Ez eta gatu bat ere.

Hiriko beste puntan,

Entzuten dira polizi,

Zirrenak oihuka,

Kale ezezagun,

batzutan galtzen dira.

Euri zaparrada ari du,

kandolak gainditzkatuz

eta ni hor trenpaturik,

nere lana bete beharrean

Atari baten azpian.

Zain nago, nere ordua da

Ordu beltz, beltza

Ez dago atzera egitekorik

Eskua sakelan sartuz

Senditzen dut, hor da

Burdin mutur beltza.

Nere lan tresna !

Urrunago puta batzuk

Zain daude, kotxe bat.

Ez daukate ikusten

Beren mundu tristean daude.

Nerea bezain tristea finean.

Ordularia begiratu

Gaueko ordubiak

Laster agertuko da.

Ez daki oraindik,

Bainan heriotzarekin

Dauka hitzordua!

Ez da bizi bat neretako

Zibla bat baizik.

Belarria luzatu

Kotxe bat entzun dut,

Bere argiek

itsutzen didaten segundu bat.

Aparkatzen da,

kale bestaldean.

jausten da

maleta hartzen du,

Atzeko banketan.

Hurbiltzen da

Lasaia dago,

Ez daki !

Hor dago…

Bi metro

Bat…

Bang !

Tiroa gau erdian,

Erori da !

Lurrean euriarekin

Kandorak darama bere odola.

kale ilunean jadanik urrun nago.

Partager cet article

Repost 0

Commenter cet article