Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
Histoires courtes

Histoires courtes

Bidaia poetikoa

Partager cet article

Repost 0

Bizia

Ttotte Etxebeste —

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Imajinazio bidaia bat da,

Bizia.

Sekretu galduetan margotutako,

irudia.

Malko bustien itsasoan,

Dabiltzan itsasontzia.

Soka-dantzari baten,

Haria.

Goizeko lanbroaren,

Atzeko misterioa.

Desegin den liburu baten,

Orrialde iheskorra.

Larrazkeneko haize ufada,

Larru idortuan.

Xirak jositako leiho,

Usteldua.

Mendizolan oihukatu,

Alferriko hitzak.

Arroka zahar baten,

Maitasun historia.

Uhainaren galtzea,

Lurperatzean hondartzara.

Hosto baten lurreratzeko

Dantza tristea.

Ispilu hautsi baten,

Islada beltza.

Iduzki lainotsu baten,

Irriño faltsua.

Bizia ezer ez da,

Eta da dena.

Imajinazio bidaia bat da,

Gure bizia.

Partager cet article

Repost 0

Commenter cet article