Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Poésie insoumise

Ttotte Etxebeste

Aita

Publié le 9 Juin 2017 par Ttotte Etxebeste

 

 

 

 

 

 

 

 

Ze eder den bizian aita izaiten

Egunero zuri maitasuna emaiten

Mozkortuz zure haur irriak edaten

Nere besoetan zitutenean babesten

Iragan dira orduak ezin geldi jolasten

 

Ez ditut beti aurkitu hitzak

Goxatzeko zure haur ametsak

Ez ditut beti ezagutu jestuak

Sendatzeko zure haur zauriak

Alta eskaini dizkuzut bizi urratsak

 

Gure desberdintasunekin

Gure nigarrekin baita irriekin

Tarteka gure isiltasun hitzekin

Gure bi bihotzek bat egitearekin

Handitu gira bata-bestearen altxorrarekin

 

Miraila bat bezala didazu bidaltzen

Zure begietan nereak ditut ikusten

Zure zainetan nere odola isurtzen

Zure ametsetan nereak bideratzen

Gure eskuetan maitasuna loratzen

 

Orain eraiki seme zure bidea

Ideki beldur gabe zure horrialdea

Nere gorputz, bihotza zurean gordea

Gure baitan baita aita seme odol senidea

Zoaz eta ez ahantz gure maitasuna ordea