Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
Histoires courtes

Histoires courtes

Bidaia poetikoa

Zertarako sortu nintzen ?

Ttotte Etxebeste —

 

 

 

 

 

 

Zertarako sortu nintzen ?

Nor naiz ?

Zein da nere bizibidea ?

Sortu nintzen ezerretik

Ezerrerako bidea izan dut

Eta ezerrean amaituko dut

Hauts, huts dakagu dena

Amategia ez ikusi nahi

Eta bide faltsuetan ihes

Amets gaixtoetan galdurik

Non eta nola galdu nintzen

Labirentu erdi erdian ?

Denbora iragan zait

Galderen erantzun xeka

Kearen atzean zer dagoen

Jakin nahi, eta…

Ezin jakin

Odolezko malkoetan

Goizetako lanbroetan

Basamortuko isiltasunean

Markutu naiz lurrean

Eta zer ?

Iragan dira orduak

Urteak !

Galderen burrunba

Beti hor !

Non aurkitu, nola ?

Ba ote du erantzunik

Bizi honek

Ba ote du zentzurik

Hau dena

Ez ote debaldetan ?

Azken ordua etorri aitzin

Norbaitek errango dit ?

Zertarako sortu nitzen ?

Nor naiz ?

Zein da nere bizibidea ?

Partager cet article

Repost 0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article