Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Poésie insoumise

Ttotte Etxebeste

Erbesteratu aitzin

Publié le 18 Avril 2017 par Ttotte Etxebeste

 

 

 

 

 

 

 

Erbesteratu aitzin

Azken begirada bat

pausatzen da bere hiriari

malkoak barneratuz izanari

Urrunago,

gerorago,

kaia bazterran

errauts bidean

isildutako sekretuak

ez gehiago nihongoa

Lurra ez da gehiago lur izango

Ura ez da gehiago iturri izango

Zuhaitza sustrai gabe

Errexa iduri zegoen

Dena utzi eta haizea bezain aske izan

Errex iduri zegoen !

Bainan hareak,

hare ontzia galdu duenean

Harria, atxurdina erraustu direnean

Enbor usteldua,

haritza lurreratu denean

dena berritz hasi behar denean

mundu damnatu batean

nehor gabe

ezer gabe

ez eta

Han nonbait utzitako iduzki gabe

Erbesteratu aitzin

Azken begirada bat

pausatzen da bere hiriari

Gaueko iluntasunean

Piztu azken zigarreta bat

Esku hotz igaran

Iragan arpegiak

Malkoetan

Zer xekatzen ote da

Zerumuga puntan ?

Etorkizun etxe bat

Edo zauri sendagarria ?