Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Poésie insoumise

Ttotte Etxebeste

Beti egun batez

Publié le 22 Avril 2017 par Ttotte Etxebeste

 

 

 

 

 

Baratze bateko

Aulki batean

Geltoki batean

Bi treinen artean

Edota taberna batean

Alkoholaren laguntzaz

Beti egun batez

erran behar da adio

mukanesa bat hartuz

edo malkoak aske utziz

bizkar eman eta alde egin

beti egun batez

erran behar da adio

ezer ez baita betiko

dena galtzeko beldurra izanik

orrialdea itzuli behar denean

zerbait huts egin badugu edo ez

Beti egun batez

Erran behar da adio

Elkar begiratu gauden bezala

Bide desberdinak hartu

Hegazkinak ere lehertzen dira

Zeru urdinean

Haizeak hosto hilak

Eramaten ditu berarekin

Irriak airatu direnean

denbora beltzatu denean

Beti egun batez

Erran behar da adio

Zuhaitz busti baten azpian

Kale erdian

Eskuak utziz

Beti egun batez

Erran behar da adio.