Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
Histoires courtes

Histoires courtes

Bidaia poetikoa

Aker beltza

Ttotte Etxebeste —

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Nere baitan begiratzen dutanean

Mirailaren beste aldean

Iduri du mila urte dituztela

Lanbroaz josia daukat bizia

Bat-batean gogoratzen naiz

Iduzkitsu nitzenean

Udaberri betean

Munduaz gosetua

Beste garai batean

Beste leku batean

Beste bizi batean

Beste ni bat nizenean

 

Eta gaur

Aker beltz batek

botatzen daut bere begirada hotza

galdetuz ez nagoen jadanik hila ?

 

Eraikitzen ditugu

hareazko gazteluak

itsas mareak erematen dituenak

Maitasun poesiak idazten ditugu

arbol enborretan

lehen ekaitzak lurperatzen dituenak

Amestu dugu amodia sua dela

bainan euri zaparradak

suak itzaltzen ditu

Askatasun bila galdutako haurrak gira

iraultzarik ez baita ardi artaldean

Izar gorriak margotu ditugu

eta denbora iraganak histu ditu

Entseiatzen gira guhaur izaiten

Entseiatzen gira haizea entzuten

Ez ezer iraganaz ahazten

Bihotz, gorputz eskaintzen

Zauriak gorde atxikitzen

Baina azkenean dena da zimurtzen

 

Eta gaur

Aker beltz batek

botatzen daut bere begirada hotza

galdetuz ez nagoen jadanik hila ?

 

Bide bazterrean jarririk aitona zahar bat

Ni ote naiz oraindik zaharrago ?

Edo zu ?

Partager cet article

Repost 0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article