Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
Histoires courtes

Histoires courtes

Bidaia poetikoa

Kantari beltza

Ttotte Etxebeste —

 

 

 

 

Udaberriko

kantari beltza

Zure doinua

gau ilunetik

Heldu zaigun

blues litaike

Egun batzutan

Opera bat iduri

Goizean goiz

Hasten zira

Egia erran

Ez didazu

Begietan

Nigar sorta

sortzen

Bihotzean

Zorion musika

Bizi edertasuna

Zuri so

egoten naiz

Orduak ta orduak

Ez zaitut

Beldurtu nahi

Zure udaberriko

Abesti xarmagarian

Hor zira kantuz

Isildu gabe

A cappella

Nola asmatzen duzu

Zure eguneroko

Doinu hori

Zu Kantari beltza

Ez duzu

Gitarrarik behar

Ez eta pianorik

Zure armonia

Zure baitan duzu

Zuk arbol

Arbasta bat

Duzu nahiko

Zu nere zozo beltza

Nere goizetako

Kantari beltza

Partager cet article

Repost 0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article