Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
Histoires courtes

Histoires courtes

Bidaia poetikoa

Zertarako da iragana?

Ttotte Etxebeste —

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zertarako da iragana?

Ikusi ezagutu ditugunak
Edan ditugun iturriak

Ereman ditugun borrokak
Denak beti mehatxatuak dira

Bide bazterretako liliak bezala

Harriak ere desegiten dira
Maitatu ditugun izenak

denboraren ordutegian ahantziak

Euri hotz zaparraren pean
Zuhaitza ere lurperatu da
Bi lore idortuen artean


Gu etorkizunari begira

Urratsez urrats

Iturria itsasorantz doan bezala
Zozo ta birigarroek kantatu dute
Nork entzun ote ditu
Oihan baratzetan

Non ote ginen

Zerbait aldatu da

Zertarako da iragana?

Gure haur jostailuak puskatu dira

Gizon, abereek ihes egin dute

Lohian arrastoak gelditzen ote dira?

Zertarako sortu gira?

Zertarako borrokatu gira?

Zertarako maitatu gira?

Hau dena gu gabe segitzen bada
Harria bera ere desegiten denean
Zuhaitzak xutik iraunen ote du?

Bi lore idortuen artean.

 

Partager cet article

Repost 0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article