Overblog
Editer l'article Suivre ce blog Administration + Créer mon blog
Poésie insoumise

Ttotte Etxebeste

Madarikatua

Publié le 14 Décembre 2016 par Ttotte Etxebeste

 

 

 

Oldartu, xutitu ginen herri aske bat amestuz. Armak hartu genituen arbasoen hizkuntza ta lurra defenditzeko. Hil, torturatu, presondegiratu gaituzte... alta beti xut atxiki ditugu buru-bihotzak.

Herri zahar honetan sortu ginen, mendeak eta mendeak gainditu dituen hizkuntza izan dugu seaska-kantu. Hizkuntza hori ukatua, menperatua denean bere seme-alabeen eginbeharra beti izan da babestea. Gure arbasoek irauli, hazitu, jorratu duten lurra da gurea, ta kanpotik etorritako arrotz handi-mandi batzuek zatitu, partikatu eta bereganatu nahi dutenean, bide bakar bat gelditzen zauku: oldartzea !

Hau izan ote dea gure bekatua ? Madarikatua ote dea herria eta askatasuna maitatzea ? Hala bada, madarikatua izan naitezela.