Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
Histoires courtes

Histoires courtes

Bidaia poetikoa

Isiltasunaren pisua

Ttotte Etxebeste —

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Mahaina bat, bi kadira

Dauden lore bakarrak

Mahain gaineko napan,

Margotua direnak

Parez-pare bi platerra

Ukitzen diren bi basoak

Kanitak eta sardeskak

Atzekaldean murruan

Zintzirik kuadro bat

Mattin-en margo kopia bat

Ordulari baten orratzak

Denboraren pasada

Gogorarazten dutenak

Xoko batean

Beste kadira baten gainean

Betitik hor balitz bezala

Gatu bat lotan

Nehork begiratzen

Ez duen telebistan

Bikote bat maitatzen dira

Leiho ideki batetik

Kanpoko bizi azantza

Mahain horretan

Izandako bikote bat

Gizonaren ondoan

Berria egunkaria

Aldiz emazteak

Hitz kurutzatuak dauzka

Ez daukate begiradarik

Bat bestearentzat

Airean sendi da

Isiltasunaren pisua

Partager cet article

Repost 0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article