Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
Histoires courtes

Histoires courtes

Bidaia poetikoa

Torturaren garrasia

Ttotte Etxebeste —

Nonbait entzuten dugu Schumannen melodia piano batek joa

Guk kuarteleko gerritak pasa ditugu armaz ta zakurrez inguratuak

Piza usainez ta odolez uherturiko zeldan batean bota gaituzte

Ongi etorri gisa, beste ezezagun ta jadanik anai batzuen garrasiak.

 

Armadunek zerrizilotik erauzten gaituzte bortxaz, poltxa bat buruan

Ez ditugu ikusten, beren izerdi usainak aski jakiteko hor daudela

Garrasika, kolpeak, mehatxuak, ostiak, intimidazioak beren hizkuntza

Gu larru hutsik beren jostailu, begiak itsuturik lau patak haien ordenetan.

 

Zenbat mende hemen gaudela erokeri honen erdian egun ala gau ote da

Gure gorputzak kolpeek anestesiatuak, buru bihotzak beldurrez estutuak

Gako arrabots guziz dardarika saltoa, ikaratua zer asmatuko duten oraindik

Beti poltsa buruan itogarri, zangotik zintzirik ezarri gaituzte, noiz dator heriotza.

 

Hemendik kanpo iduzkia jeikitzen ote da oraindik egunsentiarekin itsas gainean

Haur baten eskuek Schumannen melodia piano batean jotzen ote dute beti

Euriak maitearen gorputzak bustitzen ditu eskuz-esku daudenean beren korrikan

Amets txar honek bukaera baten hastapena ba ote du noizbait, ezin dugu gehiago

 

Orain ipurditik, alutik arma motz eta hotzak sartzen dizkigute haien herrarekin

Ura, elektrika kargak, debaldetako galderak, berritz amaiera gabe ura, elektrika kargak

Ez daukagu gorputzik, haragi zaurituak baizik, ubeldua, hanpatua, odoldua, arauzia

Zergatik bizia eman diguzute hau dena jasateko, zer sentsu dauka bizi honek, zer gara?

 

Ifernuko bidaia hau laster amaituko da zilo honetan utziko dugu gure azken arnasa

Gu bezala beste ainitzek jadanik hemen bakardadean bota zuten azken askatasun oihua,

Heriotza leku honetan askatasuna da nigargarria, heriotzak askatuko gaitu ifernu honetarik

Hoztu gara, lurreratu gara, arnasak isildu dira, kolpeak ere, ez dago gehiago ezer, hutsa baizik

Partager cet article

Repost 0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :