Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
Histoires courtes

Histoires courtes

Bidaia poetikoa

Hirietako Kale ustelak

Ttotte Etxebeste —

Hirietako Kale ustel eta zikinak jotzen dituzu

Takoi orratzak oihetan, bularrak erdi kanpo

Berdin zaizu izan dadin neguko gau hotza

edo udako gau epela, zuretzat ez dago izarrik

Ezpainak margotzen dituzu, su gorri biziaren nazka

Zure gorputza daukazu mila txikotzeek higatua

Bide bazterrean auto, kamioi bat, denean gelditzen

Argiak itzalik berin bat denean zure parean jeisten

Betiko galdera, zenbat hartzen duzu ordu batentzat?

Kapotarik gabe egiten ote duzu? Gustuko duelako

Gizon ezezagunaren fantasma ergela gozatzeko

Ehun euro triste baino gehiago ez baituzu balio

zure biziaz axolatu gabe, bereak dauka garrantzi

gibeleko alki batean luzatuko orots baten nahiak

gozatuko dituzu bere izerdi usain txar atzeraraziz

larrua joko duzue, pagatu, begirada bat gabe joan da

Gona motza jeisten duzu ezpainak berriz gorritzen

Zigarro bat gauean pizten sakonetik kea irensten

Beste auto, kamioi baten zain berriz kalea jotzen

Zenbat eskuk ta buztanek dute zure gorputza zikinduko

Eme galdu bat zara denentzat, beren fantasmen jostailu

Ezin dute ikusi zutan dagoen emaztea, nor zaren benetan

Egun batez ihes egingo duzu kale ustel eta zikin horietatik

Ez bada egia ere, nahi duzu amestu, nahi zinuke atera hortik

Partager cet article

Repost 0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article