Overblog Suivre ce blog
Editer l'article Administration Créer mon blog
Histoires courtes

Histoires courtes

Bidaia poetikoa

LAGUN

Ttotte Etxebeste —
LAGUN

Lagun, bide berri batzu hartu behar ditugu
Lehengoetatik atera ta aintzina jo behar dugu
Urratu ditugun urratsak hor daute gure gidari
Ez da hutsean izan eman ditugun malko ta izerdi
Lagun burua apal, ez inoiz erran: bidea amaitu da
Ez inoiz pentsa zure baitan: hau azken borroka da.

Badakit beste asko bezala galderez beterik zaudela
Erantzun ezkutatuak ezin aurkitu oraindik, hor galdua
Ez amore eman altxa ukabila ta borrokan beti segi
Zure indarraren beharra du gure herriak, ez etsi!
Atzoko armetatik ildo berriak asmatuko ditugu
Ainitz gara, bildu behar gara, gure indarra hor dugu

Aroztegietan indarrez golde berriak egingo ditugu
Lurrari borrokarako hazi gazteak landatuko ditugu
Etorkizuna atzo ixuritako odolarekin dugu garaztatuko
Zure galdera hutsak utzi, hartu arnasa, borrokari jo
Xutik aurre egingo diogu ukatzen gaituen arrotzari
Gure euskaltasunez beteak, bota dezagun irrintzi

Erori diren anai-arreben orroitzak ezin ahantzi
Etxetik urrun daudenak behar ditugu berritz ekarri
Elkarrekin lanean Nazio berri bat osatuko dugu
Borroka berri hortarik gure ametsa eraikiko dugu
Entzun lagun, haizeak dio badatorrela askatasuna
Egun sentia dator, ez da hilen gure herri zaharra

Partager cet article

Repost 0
Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :

Commenter cet article